Kutx ala pil

Kutx ala pil jokoan, txanpona botatzen.

Kutx ala pil (Ipar.)[1] txanpon bat airera botaz eta lurrera erori edo eskuaz hartutakoan erakusten duen aldea asmatzean datzan joko bat da. Izena txanponaren bi aldeen izenetatik dator (kutx eta pil). Jokoa zozketak egiteko erabiltzen da maiz, bereziki hainbat kiroletan, txanponaren aldea asmatzen duenak bere eremua erabakiz besteak beste. Probabilitate kalkuluan, problema askoren abiapuntua da, hala nola emaitzen segida luze batean txanpona orekatua den erabakitzeko eta kutx eta pilen segida jakin bat noiz agertuko den aztertzeko.

  1. «Kutx+ala+pil». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-5-21.)

Developed by StudentB